ARRISKU-EREDUETAKO ESPEZIALISTA (METODOLOGIAK)
Esperientzia duzu kudeaketako, kapitaleko edo IFRS9ko barne-ereduak garatzen? Ez izan zalantzarik, eman izena gure eskaintzan, eta ezagutu beste lan egiteko modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarrian eta inklusiboan martxan jar dezazun LABORAL Kutxako bazkide gisa.
ZURE EGUNEROKO LANA
- Erakundearen zorroen modelizaziorako datu eta aldagai giltzarriak zehaztea.
- Antolamendu-ereduak eta PD, LGD eta EAD/CCF parametroak eraikitzeko metodologiak definitzea, indarrean dagoen araudiaren arabera eta une bakoitzeko ziklo ekonomikoarekin bat etorriz.
- Eredu eta parametroen dokumentazioa prestatzea, gainbegiralearekin bat.
- Erregulazio-ereduen urteko segimendua egitea, eta barne-baliozkotzeak eta barne-ikuskaritzak ezarritako konponbideak gauzatzea.
- Arriskuen Kudeaketarekin koordinatzea, kreditu-arriskuaren onarpenari eta jarraipenari eusten dioten kudeaketa-ereduen mantentze-lanetan, segmentu guztietan, beharrezko hobekuntzak sartuz.
- Barneko ereduetan oinarrituta, eragiketen prezioek bete behar duten kreditu-arriskuaren prima zenbatestea (RAROC).
- Modelizazio-joera berriak aztertzea, metodo eta teknika berriak egokituz, beren eragin-eremuan aurrerapen berritzailea ekarriko dutenak.
Metodologia-arloaren xedea da kreditu-arriskuaren onarpen- eta jarraipen-ereduak eraikitzea eta mantentzea, IRB metodoen bidez kapital-eskakizunetarako parametroak kalkulatzea eta IFRS9 bidezko zuzkiduren kalkulu-ereduen garapenaren buru izatea.
ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA
- Gradua Matematika, Fisika, Ekonomia kuantitatiboa, Ingeniaritza Informatikoa/Datu Zientzia eta Adimen Artifiziala edo antzekoaetan.
- Barne-ereduen proiektuetan esperientzia izatea.
- Kreditu-arriskuaren modelizazioa ezagutzea.
- Datuak analizatzeko ezagutza estatistikoak.
- Datu-baseen tresnen ezagutza aurreratua (SAS, sql, Teradata…).
- Araudia ezagutzea (FINA, CBE 4/2017, UE 575, CRD-IV, Basilea IV).
- Ofimatika-tresnak menderatzea (Excel, Word...).
- Eduki teknikoko lanak egiteko eta taldean lan egiteko gaitasuna izatea.
- Euskara- eta ingeles-maila altua.
Graduondoko prestakuntza baloratuko da, batez ere informazioaren analisian, datu-baseen kudeaketan edo finantza kuantitatiboetan.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.