ARRISKU HANDIEN KONTROLEKO TEKNIKARIA
Zure eginkizuna LABORAL Kutxak bigarren defentsa-lerrotik hartutako arrisku handien jarraipena, analisia eta kontrola egitea izango da. Halaber, kreditu-arriskuari buruzko prozedurak berrikustea eta behar bezala aplikatzen direla kontrolatzea.
HAUEK IZANGO DIRA ZURE EGINKIZUNAK:
- Entitatearen kreditu-arrisku handien jarraipena eta analisia egitea, Stage 1, 2 eta 3n izandako bilakaera ebaluatuz.
- Arriskuen sailkapen- eta hornidura-irizpideen egokitasuna ebaluatzea, arrisku jakin batzuen banakako estimazioei arreta berezia eskainita.
- Birsailkatutako arrisku garrantzitsuak eta arrisku nagusien bilakaera (top 50) aztertzea, horien kontzentrazio sektoriala eta geografikoa barne.
- Arriskua birsailkatzeko faktore automatikoak gainbegiratzea.
- Birfinantzaketa- eta berregituraketa-zorroa aztertzea eta kontrolatzea, eta politikak, informazioaren kalitatea, identifikazio-prozesuak eta koherentzia metodologikoa egokiak direla ziurtatzea.
- Arriskuaren jarraipenari eta bilakaerari buruzko txostenak egitea eta aurkeztea, gobernu-organoei zuzenduta (Arrisku Batzordea, Kontseilu Errektorea eta Zuzendaritza).
- Arriskuaren bilakaera sektoreka, zalantza-mailaka eta ez-ordainketen historikoka aztertzea.
- Onartutako eragiketak gainbegiratzea, bermeak aztertzea eta Kreditu Arriskuaren Kontrolaren arloko ekimenetan parte hartzea.
ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA
- Gradua/Lizentziatura ADEn, Ekonomian edo antzekoetan (finantza-espezializazioa baloratuko da).
- Gutxienez 2 urteko esperientzia enpresen finantza-egoerak aztertzen.
- Banku- eta kreditu-araudia ezagutzea (IX. eranskina, CRR...).
- Kreditu-arriskuko politikak eta prozedurak ezagutzea.
- Bulegotika-tresna aurreratuak.
- Euskara eta ingeles maila altua.
¿Zer eskaintzen dugu?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
• Modu pertsonalizatuan lagunduko dizugu zure praktikak burutzerakoan.
• Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
• Proiektu errealetan murgiltzeko aukera eskaintzen dizugu.
• Behar duzun malgutasuna izango duzu, zure egutegi akademikoaren eta bizitza pertsonalaren artean oreka on bat izateko.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu.