Akademia Korporatiboko arduraduna
LABORAL Kutxan asmo handiko proiektu bat bultzatzen ari gara, ikasteko, gaitasunak garatzeko eta gure pertsonak etorkizuneko erronketarako prestatzeko modua eraldatzeko.
Gure akademia korporatiboaren diseinua, merkaturatzea eta bilakaera gidatzeko pertsona baten bila ari gara. Proiektu estrategiko hori funtsezkoa izango da talentuaren garapenean, berrikuntzan eta erakundearen eraldaketan.
Ikaskuntza korporatiboa, talentuaren kudeaketa eta negozioan benetako eragina duten prestakuntza-esperientzien sorrera maite badituzu, ezagutu nahi zaitugu.
Zure eginkizuna erakundearen estrategiarekin bat datorren akademia korporatibo bat diseinatu eta bultzatzea izango da, egungo eta etorkizuneko gaitasun kritikoak garatzeko gai izango dena, etengabeko ikaskuntzako eta hazkunde profesionaleko kultura sustatuz.
ZURE EGUNEROKO LANA
- Akademia korporatiboa diseinatu, abiarazi eta garatzea, haren funtzionamendu-eredua eta balio-proposamena definituz.
- Negoziorako funtsezkoak diren gaitasunak eta konpetentziak identifikatzea eta inpaktu handiko ikaskuntza-esperientzia bihurtzea.
- Erakundeko arloekin batera lan egitea garapen-beharrak detektatzeko eta erronkekin bat datozen prestakuntza-soluzioak eraikitzeko.
- Hainbat lanbide-profiletarako ikaskuntza-ibilbideak, espezializazio-programak eta zertifikazio-ereduak diseinatzea.
- Ezagutzak praktikan aplikatzea eta jarduna hobetzea erraztuko duten ikaskuntza-metodologia berritzaileak bultzatzea.
- Ikaskuntzako tresna eta plataforma digitalen bilakaera gidatzea, eta adimen artifizialeko soluzio eta aplikazio berriak aztertzea.
- Adituen, barne-prestatzaileen eta kanpo-laguntzaileen sare bat garatzea eta dinamizatzea.
- Prestakuntza-ekimenek talentuaren garapenean eta erakundearen emaitzetan duten eraginkortasuna eta eragina neurtzeko adierazleak definitzea.
ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA
- Esperientzia sendoa prestakuntza korporatiboan, talentuaren garapenean, antolaketa-ikaskuntzan edo unibertsitate korporatiboetan.
- Diziplina anitzeko hainbat arlo eta talderekin lankidetzan aritzeko gaitasuna, negozio-partner gisa jardunez.
- Esperientzia ikaskuntza-plataforma eta -teknologietan (LMS, LXP, lankidetza-tresnak eta ikaskuntza-ingurune digitalak).
- Esperientzia prestakuntza- eta garapen-adierazleak definitzen, jarraipena egiten eta aztertzen, datuak erabiliz ekimenen eragina neurtzeko, hobetzeko aukerak identifikatzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko.
- Ikuspegi estrategikoa, eraldaketa-proiektuak gidatzeko eta ideiak inpaktu handiko ekimen bihurtzeko gaitasuna, erakundearen hainbat arloren arteko eragina eta lerrokadura sortuz.
- Ingeles eta euskara maila altua
- Finantza-sektorean edo erakunde konplexu eta handietan izandako esperientzia baloratuko da.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.