Eraldaketa Digitaleko eta Adimen Artifizialeko Teknikaria
Zure misioa LABORAL Kutxan eraldaketa digitala bultzatzea izango da, horretarako Adimen Artifizialean eta aktibo digitaletan oinarritutako gaitasunak erabilita, prozesuetan, zerbitzuetan eta produktuetan inpaktu erreala lortzeko. Erakunde osoan zeharkako proiektuak lideratzen dituen eta teknologia emergenteen harrera finkatzen duen talde estrategiko bateko kide izango zara.
ZURE JARDUERA EGUNEZ EGUN
- Adimen Artifiziala eta beste aktibo digital batzuk integratzen dituzten zeharkako proiektu eraldatzaileak lideratzea, efizientziara eta etengabeko hobekuntzara orientatuta. Horrek esan nahi du:
- Beharrak identifikatzea edo beharrak kontzeptualizatzea, entitate osoko eskatzaileei lagunduta.
- Soluzioak diseinatzen parte hartzea, identifikatutako beharrei erantzuteko eskura dauden gaitasun desberdinak ezarrita.
- Barneko eta kanpoko taldeak koordinatzea soluzioak inplementatzeko
- Adimen Artifizialaren gobernantzan parte hartzea, entitatean garatu nahi diren Adimen Artifizialeko ekimen guztien eskaerak bideratuta.
- Gaitasun digitalen inbentarioa gestionatzea, ekosistemarekin (Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea, berrikuntza-taldea) elkarlanean joera eta teknologia emergenteak sartuta.
- Eraldaketa Digitaleko eta Adimen Artifizialeko osagai estrategikoak sortzen eta gestionatzen parte hartzea. Besteak beste:
- Eraldaketa Digitalerako Plan Estrategikoa (2027-2029)
- Aktibo Digitalen Aginte Taula
- Eraldaketa Digitalerako Batzordea
ZURE EKARPEN HAU BEHAR DUGU
- Formazioa: gradua Ingeniaritzan, Matematiketan, Datuen Zientzian edo antzekoren batean.
- Esperientzia: 2-3 urte eraldaketa digitalarekin, Adimen Artifizialarekin edo automatizazioarekin zerikusia daukaten proiektuetan (aholkularitzako esperientzia baloratu egingo da).
- Ezagutza teknikoak (baloratzeko):
- Adimen Artifiziala eta automatizazioa (RPA, IDP, etc.).
- Proiektuen gestioa eta metodologia arinak.
- Datuen gestio aurreratua (SDL, SAS, MicroStrategy, Power BI eta abar).
- Beste erreminta eta teknologia batzuk; adibidez, UIPath (Document Understanding, Agentic Automation, Communications Mining), Kodak Alaris, Azure AI Services, Archer, Amelia.
- Hizkuntzak: euskara- eta ingeles-maila altua.
- Gaitasun pertsonalak: proaktibitatea, eragiteko gaitasuna, lantaldean aritzea eta emaitzetara bideratutako orientazioa.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.