Finantza arloko Analista Txosten-egilea
Zure misioa erakundearen finantza arloko araudiaren berri ematen dela ziurtatzea izango da, datuak DMN izenekotik atera eta bertan kargatzeko prozesua kudeatuz eta hobetuz.
ZURE EGUNEROKO LANA
- Data Mart Normativo (DMN) izenekoa aztertu eta mantentzea, erregulatzaileetara igorritako informazioaren kalitatea ziurtatuz, eta araudian edo jardunbideetan izaten diren aldaketen aurreko inpaktu funtzionalak aurretiaz jakinaraztea.
- DMN izenekoan araudi eta jardunbide berriak txertatzea, hainbat arlorekin koordinatuz (Produktua, Ustiapena eta Business Analytics) behar bezala integratu eta ekoizpenean jartzeko.
- Datuen kargak (egunerokoak eta hilerokoak) gainbegiratzea, gorabeherak kudeatzea eta beharrezkoak diren birlanketak beste departamentu batzuekin koordinatzea.
- Datuak iturri-aplikazioetatik DMN izenekora bideratzeko prozesuak hobetzea, bere efizientzia eta fidagarritasuna bermatuz.
- Erakunde gainbegiratzaileen eta kontrolerako barneko arloen ad-hoc eskakizunei eta eskaerei erantzutea, erantzunak garaiz eta zehatz ematea ziurtatuz.
- Tresna erregulatzaile berriak txertatzeko proiektuak, hornitzaileekin egiteko bilkurak eta prozesuen zein aldizkako txostenen dokumentazioak koordinatzea.
ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA
- Unibertsitate Prestakuntza Enpresetan eta Ingeniaritzan
- 2-3 urteko esperientzia arauzko txostenak egiteko proiektuekin lotutako aholkularitzan
- Ezagutza sendoak BBDD SQL arloan
- Euskara- eta ingeles-maila altua
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.