GIZA BALIABIDEEN ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARIA
Pertsona bat gehitu nahi dugu Laboral Kutxako Pertsonen Departamentuan. Hautatutako pertsona Giza Baliabideen Administrazio-taldean sartuko da, eta prestakuntza-programa sendo batean parte hartuko du, Entitate Kooperatibo bateko Giza Baliabideen kudeaketan espezializatzeko.
ZURE EGUNEROKOTASUNA
Giza Baliabideen administrazioari buruzko prozedurak eta arauak, bai lan-bazkideenak, bai besteren konturako langileenak, behar bezala aplikatzen direla kalkulatzea eta berrikustea, indarrean dagoen lege-araudiaren, LKren barne-prozeduren eta Departamentuko Zuzendaritzaren jarraibideen arabera, ordainsarien, legeen, zergen eta Gizarte Segurantzaren betebeharrak betetzeari dagokionez. Konkretuki:
- Bazkideekin, besteren konturako langileekin eta ikasleekin lotutako altak, bajak eta aldaketak izapidetzea; Gizarte Segurantzari eta/edo LagunAro BGAEri dagokien komunikazioa egitea eta kasu bakoitzerako beharrezko dokumentazioa prestatzea.
- Kontsultei erantzutea eta aldi baterako ezintasunak, amatasun- eta aitatasun-baimenak, eszedentziak, lanaldi murriztuak eta bestelako baimenak izapidetzea.
- Kontsultei erantzutea eta erretiro-, alarguntza- eta baliaezintasun-pentsioak izapidetzea, dokumentazioa prestatuz eta erakunde eskudunari aurkeztuz.
- Nominak behar bezala kalkulatzeko beharrezkoak diren datuak sartzea.
- Bazkideen kapitalerako ekarpenaren erosketa eta salmenta kudeatzea.
- Entitateko Gobernu Organoetan hilero aurkezten diren proposamenak egitea eta kudeatzea.
- Entitateko pertsona guztien nominen, gizarte-aseguruen, LagunAro BGAEren eta PFEZren atxikipenen ordainketa kudeatzea, unean-unean lurralde bakoitzean indarrean dauden araudien arabera.
- Aplikatu beharreko arau-esparruaren aldaketak etengabe eguneratuta edukitzea: legala, fiskala, Gizarte Segurantza, LagunAro BGAE, etab.
ZUREGANDIK ESPERO DUGUNA
- Gradua EAZn, Ekonomian, Zuzenbidean, Lan Harremanetan edo antzeko titulazioetan.
- Arlo ekonomiko eta juridikoetan prestakuntza bikoitza duten profilak baloratuko dira.
- Prestakuntza osagarria baloratuko da (Graduondokoak, Masterrak, etab.) Giza Baliabideen eremuan.
- Antzeko lanpostuetan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea baloratuko da.
- Oinarri ekonomiko eta finantzarioak.
- Zuzenbide Zibileko eta lan-zuzenbideko ezagutzak.
- Fiskalitateari buruzko ezagutzak.
- Gaitasun digitalak.
- Euskara C1 maila.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.