Hornitzaileak Kudeatzen eta Araudia Betearazten espezialista
Zure eginkizuna izango da gure hornitzaileekiko harremanak indarrean dagoen araudia eta erakundearen estandar etikoak betetzen dituela bermatzea.
ZURE EGUNEROKO LANA
- Arau-aldaketak identifikatzea eta politikak eta prozedurak eguneratzea.
- Kontrol-neurriak ezartzea eta betetzen direla zaintzea.
- Zerbitzuak EBA 2019/02 araudiaren eta DORA Erregelamenduaren arabera sailkatzea.
- Arrisku teknologikoak, legalak eta datuak babestekoak ebaluatzea.
- Inbentarioak eta kontratu-dokumentazioa eguneratuta edukitzea.
ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA
- Gradua ADEn, Zuzenbidean, Ekonomian edo antzekoetan.
- Esperientzia arriskuen kudeaketan, konplimenduan edo hirugarrenekiko kontratazioan (2-5 urte).
- EBA, DORA eta GDPR araudiak ezagutzea.
- Euskara eta ingeles maila altua.
- Proaktibitatea, zorroztasun normatiboa eta taldean lan egiteko gaitasuna.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.