IFRS9ko Gobernu-teknikaria
Zure egitekoa IFRS9 proiektuak Entitatean aurrera egin dezan bultzatzea izango da, taldeen arteko koordinazioa sustatuz. Gainera, proiektuaren zuzendaritzarekin batera, barneko eta kanpoko erreferente izango zara proiektuaren bilakaerari buruzko gaien aurrean. IFRS9 ereduak, ezarri ondoren, eguneratuta mantentzen direla zaintzea, araudien eguneratzeen arabera, gainbegiratze-eskakizunei erantzunez.
ZURE EGUNEROKO LANA
- IFRS9 proiektuari buruzko araudia eta haren eguneratzeak ezagutzea. Entitatean dituen eraginak baloratzea eta proiektua osatzen dutenei helaraztea.
- Zeharkako koordinazioa proiektuan parte hartzen duten gainerako departamentuekin.
- Ereduen Batzordea, bere dokumentazioa eta bertan hartutako konpromisoen jarraipena koordinatzea, gainbegiraleak eskatzen dituen edukiak integratzen dituela bermatuz.
- Departamentuaren ardura den proiektuari lotutako dokumentazioa eguneratuta edukitzea, eta gainerako departamentuek bere jabetzakoa dena eguneratuta mantentzen dutela ziurtatzea.
- Entitateak IFRS9 Gobernantzaren parametroak erakundearen maila guztietan integra ditzan laguntzea, analisi estrategikorako beste tresna bat izanik (ICAAP, ILAAP eta Arriskurako Gosearen Esparrua).
- ICAAP/ILAAPen agertokiak egiten laguntzea, bai eta zorroen eta kalifikazio-sistemen balizko bilakaerari buruzko ereduek ematen dituzten emaitzen dokumentazioa ere, kontuan hartutako estres-egoeren hipotesien arabera.
- IFRS9 ereduetako outputak Entitatearen erabakietan txertatuta daudela zaintzea.
- Arrisku estrategikoarekin eta ereduak Entitatearen Arriskurako Gosearen Esparruan betetzearekin lotutako jarraipen-metrikak txertatzen direla ziurtatzea, eta sektoreko jardunbide onenen ildotik eguneratuta mantentzen direla ziurtatzea.
- Ikuskatzailearekin hitz egitea IFRS9 proiektuarekin lotutako alderdi guztietan, eta, beharrezkoa bada, Entitateko gainerako departamentuekin koordinatzea.
ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA
- Gradua EAZ (ADE)/ingeniaritza/matematika edo antzekoa
- Barne-ereduetako proiektuetan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea
- Kreditu-arriskuaren modelizazioa ezagutzea
- Datu-baseen tresnen ezagutza aurreratua (SaS, Sql, Teradata...)
- Araudia ezagutzea (NIIF, CBE 4/2017, UE 575, CRD-IV, Basilea IV)
- Euskara maila altua
Ekimena eta eskakizun-maila handia duten pertsonen bila ari gara, kapitaleko edo hornidurako barne-ereduen edo proiektuen antolaketan esperientzia dakartenak.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.