Kreditu-arriskuaren analista - Integrazioa eta Kontrola
Laboral Kutxan Kreditu-arriskuko taldean lanean hasteko pertsona bat sartu nahi dugu, lehen mailako kontrol-figura gisa, arriskua onartzeko eta jarraipena egiteko politikak eta prozedurak betetzen direla ziurtatzeko.
Zure eginkizuna IRB eta IFRS9 ereduak kreditu-arriskuaren onarpen- eta jarraipen-prozesuetan behar bezala integratzen direla zaintzea izango da, eta datuaren, informazioaren eta lotutako prozesuen kalitatea etengabe hobetzen laguntzea.
Hauek izango dira zure eginkizunak:
- Kreditu-arriskuaren onarpenean eta jarraipenean lehen lerroko kontrolak ezartzea eta horien jarraipena egitea.
- Informazio garrantzitsua ateratzeko programak eta kontsultak (queriak) prestatzea eta mantentzea.
- IRB eta IFRS9 ereduak prozesu operatiboetan integratzea, defentsa-ildoekin koordinatuz eta hobekuntzak proposatuz.
- Zuzendaritzarako ad hoc informazioa aztertzea eta lantzea, bai eta jardueraren hileko adierazleak definitzea ere.
- Datuen kalitatea hobetzen eta prozesuak indarreko araudira egokitzen parte hartzea (Espainiako Bankua eta Europa).
- CIRBE moduluen ezarpenean eta jarraipenean laguntzea.
- Taldeari laguntza teknikoa ematea, prozesuetan koherentzia eta eraginkortasuna ziurtatuz.
Eskakizunak
- Enpresetako unibertsitate-graduak edo STEM titulazioak.
- Espezializazio eta prestakuntza finantzario eta erregulatzailea baloratuko da.
- SAS, SQL eta Office paketea bezalako tresnen erabilera aurreratua.
- Ingeles eta euskara maila altua.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.