Prozesuen Auditoretzako eta Gobernu Korporatiboko Tekinaria
MISIOA
Gobernu Korporatiboaren eredua gainbegiratzea, bai eta finantza-arloko eta finantzaz kanpoko informazioa ere, prozesu desberdinen auditoretza espezifikoak eginez. Horretarako, kanpoko eta barneko araudien aplikazioan antzemandako desbideratzeak zuzenduko dira, baita gainbegiratze-erakundeen gomendioen betetzea ere.
ZURE EGUNEROKOA
- Barne-auditoriaren urte anitzeko planaren eta negozioaren helburuen arabera auditoretza-programak diseinatu eta gauzatzea.
- Negozioaren premietan eta lotutako arriskuetan oinarritutako barne-auditoriaren plana prestatzen laguntzea.
- Auditoretzetan zehar, kontrolak ebaluatzea, arriskuak aztertzea, kontrol-ahuleziak identifikatzea eta prozesuetan antzemandako hobekuntza-arloak erakundeko area desberdinei jakinaraztea.
- Auditoretza-txostenak prestatzea, barne-auditorian definitutako prozedura eta metodologia erabiliz.
- Proiektu bereziak gauzatzen laguntzea, besteak beste: finantza-arloko eta finantzaz kanpoko informazioaren kontrol-sistema, DBE/FT (Dirua Zuritzearen eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioa) prozesuak, Datuen Babesa, kanporatzeak (outsourcing), Taldeko filialen berrikuspena, ESG arriskuen kudeaketa, erregulazioari buruzko txostenak (reporting) eta erakunde arautzaileen eskakizunak.
- Adostutako neurri zuzentzaileen ezarpenaren jarraipena egitea.
ESKATZEN DUGUNA
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako (EAZ) gradua, Zuzenbideko gradua, EAZ + Zuzenbidea gradu bikoitza, EAZ + Informatika Ingeniaritza + Datuen Zientzia gradu bikoitza edo antzeko ikasketak.
- Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia auditoretzan.
- Auditoretza-tekniken ezagutza.
- Datu-baseen tresnen ezagutza (SAS, SQL, Teradata eta abar).
- Arriskuen kudeaketan eta barne-kontrolean (COSO eta abar) ezagutza izatea baloratuko da.
- Banku-araudiaren esparruan ezagutza izatea baloratuko da.
- Komunikaziorako gaitasun onak eta talde-lanerako trebetasuna.
- Ofimatikako ezagutza aurreratuak.
- Euskara: B2 maila.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.