Ordainketetan eta Berrikuntza Teknologikoan Espezialista
Laboral Kutxan gure ordainketa-jardueraren garapen teknologikoa eta operatiboa bultzatzen lagunduko duen pertsona baten bila gabiltza; pertsona horrek berrikuntza-proiektuak, etengabeko hobekuntzako ekimenak eta sektorearen bilakaera arautzailera eta teknologikora egokitzeko jarduerak gidatuko ditu.
Zeharkako ikuspegia duen lanpostua da, negozioaren, teknologiaren, eragiketen, arriskuen eta kanpo-hornitzaileen arloekin lankidetza estuan diharduena, eta gure ordainketa-produktuetan eta -zerbitzuetan zuzenean eragiten duten proiektu estrategikoetan parte hartzen duena.
ZURE EGUNEROKO LANA
- Negozioaren beharrak aztertzea eta horiek konponbide funtzional bideragarri bihurtzea, negozio- eta teknologia-arloen arteko lotura gisa jardunez.
- Ordainketa-proiektuak gidatzea, diziplina anitzeko taldeak eta kanpoko hornitzaileak koordinatuz, behar bezala gauzatzen direla bermatzeko.
- Berrikuntza eta eraldaketa digitaleko ekimenak bultzatzea, hobekuntza teknologikorako, operatiborako eta erabiltzailearen esperientziarako aukerak identifikatuz.
- Prozesuak diseinatzea, optimizatzea eta gainbegiratzea, eraginkortasun operatiboa, arriskuen arintzea eta kalitate-estandarrak betetzen direla ziurtatuz.
- Proba funtzionalak, baliozkotzeak eta ziurtapenak definitzea eta koordinatzea, ezarpenak produkzioan jarri arteko prozesuan lagunduz eta ondorengo jarraipena eginez.
- Erregulazio-aldaketak eta ordainketa-ekosistemaren bilakaera aztertzea, produktuak, zerbitzuak eta eragiketak merkatuaren eskakizun berrietara egokituz.
- Sektoreko foroetan eta batzordeetan parte hartzea, joera berriak, teknologiak eta hobekuntza-aukerak etengabe aztertuz.
ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA
- Ingeniaritzako, Informatikako, Telekomunikazioetako, Sistemetako, ADEko, Ekonomiako edo antzeko esparruetako unibertsitateko titulua.
- Prozesuak aztertzeko eta negozio-beharrak konponbide funtzional bihurtzeko gaitasuna.
- Diziplina anitzeko inguruneetan proiektuak koordinatzeko eta kudeatzeko trebetasunak.
- Prestakuntza egiaztatua SEPA tresnetan eta araudietan.
- Esperientzia proiektuen kudeaketan eta Agile metodologietan.
- Gainera, positiboki baloratuko da bankuen arteko finantza-mezularitzako sareei eta ordainketa-azpiegituren funtzionamenduari buruzko ezagutza izatea.
- Euskara eta ingeles maila altua.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.