Zibersegurtasuneko GRC espezialista
Zibersegurtasun arloko kide izango zara, eta erakundearen gobernu, arriskuen kudeaketa eta araudia betearazteko esparrua sendotzen lagunduko duzu. CISOrekin eta hainbat negozio-arlorekin lankidetza estuan lan egingo duzu zibersegurtasun-ekimenak finantza-sektorearen helburu estrategikoekin, erregulazio-baldintzekin eta jardunbide onenekin bat datozela bermatzeko.
ZURE EGUNEROKO LANA
- Zibersegurtasunaren eremuan, Gobernuaren, Arriskuaren eta Araudia Betearaztearen (GRC) arloko ekimenak gidatzea.
- Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemaren (ISO 27001 eta ENS) ezarpena eta etengabeko hobekuntza bultzatzea.
- Zibersegurtasun-arriskuak identifikatzea, ebaluatzea eta horien jarraipena egitea, arrisku horiek arintzeko beharrezko neurriak sustatuz.
- Segurtasun-auditoretzak koordinatzea eta aplika daitezkeen erregulazio-baldintzak betetzen direla ziurtatzea.
- CISOrekin lankidetzan aritzea zibersegurtasuneko estrategia eta Segurtasuneko Plan Zuzentzailea zehazteko eta hedatzeko.
- Zeharkako ekimenak koordinatzea eta arloen arteko lankidetza erraztea, erakundearen segurtasuna indartzeko.
ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA
- Informatika Ingeniaritzako, Telekomunikazioetako edo antzeko diziplinetako unibertsitate-titulua.
- Zibersegurtasunaren esparruan Gobernu, Arrisku eta Betearazte (GRC) eginkizunetan esperientzia izatea.
- Esperientzia ISO 27001 eta ENS segurtasun-esparruak ezartzen eta mantentzen.
- Informazioaren segurtasunarekin lotutako erreferentzia-esparruekin eta erregulazioekin esperientzia izatea oso araututa dauden inguruneetan, ahal dela finantza-sektorean.
- PMP (Project Management Professional) ziurtagiria edo esperientzia baliokidea proiektuak kudeatzeko metodologietan.
- Arriskuen kudeaketan, segurtasun-auditoretzetan eta zeharkako proiektuen koordinazioan esperientzia izatea.
- Talde teknikoekin, negozio-arloekin eta zuzendaritza-mailekin harremanetan egoteko gaitasuna.
- Gaitasun analitikoa, ikuspegi estrategikoa eta emaitzetarako orientazioa.
- CISA, CISM, CRISC, ISO 27001 Lead Auditor/Implementer edo antzeko ziurtagiriak izatea baloratuko da.
- Euskara eta ingeles maila altua.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
- Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.