Aseguruen Gestore Komertziala esperientziarekin Bizkaiako bulegoetarako
Eskarmentua duzu aseguruen arloan? Ez izan zalantzarik, eman izena gure eskaintzan, eta ezagutu beste lan egiteko modu bat, profesionalki eta pertsonalki hazten dena, duzun potentzial guztia martxan jar dezazun.
Lanpostuaren misioa aseguruen arloko produktuak eta zerbitzuak sustatzea eta saltzea da, bezeroak erakarriz eta haiei aholku emanez, eta, bide batez, bi aldeentzat onuragarriak izango diren harreman komertzial egonkorrak ezartzen saiatuz.
ZURE EGUNEROKOA
- Zure zorro espezialistako bezeroen beharrak antzematea, eta egin beharreko ekintza komertzialak planifikatu eta kudeatzea, estrategia eta orientazio komertzialei jarraituz.
- Bezeroei aholku ematea eta tratu pertsonalizatua ematea, LABORAL Kutxaren marka-irudia proiektatuz.
- Bezeroekin harreman komertzial egonkor eta iraunkorrak lotu, fidelizatu eta sustatzea, haien gogobetetasuna bermatuz.
- Eskaintza komertziala hobetzen laguntzea, zure zorroko bezeroen beharretan joerak detektatuz.
- Bulegoko taldearekin elkarlanean aritzea eta koordinatzea, eta haren helburu orokorrak lortzen laguntzea.
BETEKIZUNAK
- 4-5 urte bitarteko esperientzia aseguruen komertzializazioan.
- Euskara menderatzea (B2).
- Taldean lan egiteko gaitasuna, bezeroarenganako orientazioa, emaitzetarako orientazioa, dinamismo komertziala eta erabakitzeko gaitasuna duten pertsonak.
- Balioetsiko da ETEetako aseguruak ezagutzea.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
- Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
- Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
- Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
- Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
- Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.