EAZ/Ekonomian unibertsitate-titulua lortu berriak Gipuzkoako bulegoetarako
LABORAL Kutxak unibertsitate-titulua lortu berri duten gazteak behar ditu GIPUZKOAKO bulegoetarako. Zehazki:
-
Bezeroen beharrak antzematea, eta egin beharreko merkataritza-ekintzak planifikatzea eta kudeatzea, merkataritza-estrategiei eta orientazioei jarraituz.
-
Bezeroei aholku ematea eta tratu pertsonalizatua ematea, LABORAL Kutxaren marka-irudia proiektatuz.
-
Bezeroekin harreman komertzial egonkor eta iraunkorrak lotu, fidelizatu eta sustatzea, eta bezeroaren gogobetetzea bermatzea.
-
Eskaintza komertziala hobetzen laguntzea, bere zorroko bezeroen beharretan joerak detektatuz.
-
Bulegoko gainerako taldearekin elkarlanean aritzea eta koordinatzea, eta haren helburu orokorrak lortzen laguntzea.
Baldintzak
-
EAZ, Ekonomia, Zuzenbide edo antzeko titulazioetako gradua.
-
Euskara menderatzea (B2).
-
Taldean lan egiteko gaitasuna, bezeroarenganako orientazioa, emaitzetarako orientazioa, dinamismoa eta erabakitzeko gaitasuna duten pertsonak.