LABORAL Kutxan PRAKTIKAK egin nahi dituzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma!
Hazi, ikasi, garatu gurekin! Aukerak ditugu gure merkataritza-sare osoan eta Zerbitzu Zentraletan.
Banka mundua beste modu batera ezagutu nahi baduzu, lankidetzan oinarritua, interes komunari norbanakoenen aldean lehentasuna emanez, bidali zure CVa!
Baldintzak
- Gaur egun, Gradu edo Master bat egiten aritzea diziplina hauetako batean: Enpresak, Ekonomia, Finantzak, Zuzenbidea, etab.
- Euskara-maila altua.
- Taldean lan egiteko gaitasuna, bezeroarenganako orientazioa, emaitzetarako orientazioa, dinamismoa eta erabakitzeko gaitasuna duten pertsonak.
- Trebetasun eta gaitasun digitalak.
¿Zer eskaintzen dugu?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
• Modu pertsonalizatuan lagunduko dizugu zure praktikak burutzerakoan.
• Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
• Proiektu errealetan murgiltzeko aukera eskaintzen dizugu.
• Behar duzun malgutasuna izango duzu, zure egutegi akademikoaren eta bizitza pertsonalaren artean oreka on bat izateko.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu.