LABORAL Kutxan lan egin nahi al duzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma...
Gure kooperatiba-proiektuan parte hartzea interesatzen zaien pertsonak bilatzen ditugu Laboral Kutxan. Zehazki:
- Entitatearen jarduerarekin zerikusia duen unibertsitateko titulazioa duten pertsonak (Ekonomia, EAZ, Zuzenbidea, Matematika, Ingeniaritza edo antzeko titulazioak).
- Esperientziaduna zein titulatu berriak.
- Euskara-maila altua (B2).
- Taldean lan egiteko gaitasuna, etengabe ikasi, garatu eta hobetzeko jarrera dutenak.
- Finantza eta aseguru produktuak ezagutzea.
- Trebetasun eta gaitasun digitala duten pertsonak.
¿Zer eskaintzen dugu?
Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:
• Modu pertsonalizatuan lagunduko dizugu zure praktikak burutzerakoan.
• Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
• Proiektu errealetan murgiltzeko aukera eskaintzen dizugu.
• Behar duzun malgutasuna izango duzu, zure egutegi akademikoaren eta bizitza pertsonalaren artean oreka on bat izateko.
Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu.